abilki

abisiniarrak

Hasiera: Emeak

ABILKI etxe-katutegia emeekin hasi zen. Danimarkako FABY-CATS haztegitik etorritako Lehena (Isolde) eta Jinarekin. "Mila esker/ Mange Tak", Faby-Cats katutegiko Mette eta Søren!!

ABILKI Haute

Haute erbi koloreko emea da, energiaz betea. Abilki katutegian jaiotako lehen kumea da. Berari esker 2015eko Munduko FIFe Txapelketara joateko txartela izan genuen!

ABILKI Bihurri JW

Bihurri erbi koloreko Gazte Txapeldun (JW) emea da, oso bizkorra, ausarta eta adiskidetsua. Egoera berrien aurrean ikusmin handiena duena. Jina emearen lehen kumaldian jaio zen.

ABILKI Larain

Larain erbi koloreko emea da, gorrizka (sorrel) kolore bizia duena. Haute emearen lehen kumaldian jaio zen.

Erretiraturik:

CI FABY-CATS Isolde (Lehena)

Isolde (Lehena ezizenez) erbi koloreko eme txiki ederra eta Nazioarteko Txapelduna (IC) da. Trikimailu gehien ikasita dituen eme bizkorra. Daniar jatorria du eta Danimarkako FABY-CATS* haztegian jaio zen. Lehena deitzen diogu, Eskandinavian "Lena" emakumezko ohiko izena delako eta euskaraz, beretsu ahoskatuz, "Lehenengoa" esan nahi duelako. Berari esker sortu izan zen ABILKI* etxe giroko katu haztegia. "Mange Tak - Mila esker", FABY-CATS* katutegiko Mette eta Søren!

CH FABY-CATS Jina

Jina urdin koloreko eme ederra eta Txapelduna (CH) da. Daniar jatorria du eta Danimarkako FABY-CATS* haztegian jaio zen. "Mila esker/ Mange Tak", FABY-CATS* katutegiko Mette eta Søren!

ABILKI Ilun

Ilun erbi koloreko emea da, erbi kolorea biziki iluna duena. Jina emearen lehen kumaldian jaio zen.

ABILKI berriak eta eguneratzeak jasotzeko,
gure email posta zerrendara harpidetu!

Flag Counter
FIFe ASFE

FIFe hazlea ® 2014-2021 .abilki. abisiniar katuak
ASFE bazkidea ® 2013.etik
© 2014-2021 www.abilki.eus