abilki

abisiniarrak

Hasiera: Eskuragai

Beherago, ABILKI abisiniar bat eskuratzeko, ondorengo edukia azaltzen da:

Egun eskuragai

Abilki etxe giroko katutegiaren helburua abisiniar arraza hobetzea, arraza ezagutzera ematea eta katuen trebakuntzan sakontzea da, eta ez dirua irabaztea. Saldutako katuen diruarekin ugalketa programaren kostuak berreskuratzen eta orekatzen saiatzen gara, hau da, abisiniar arrazaren iraupenean ekarpena egin nahi dugunon artean gastuak elkarbanatzen saiatzen gara.

Gure etxe-katutegian 3 motatako abisiniarrak aurki ditzakezu, denak lagunarterako: Kumeak, Oinorde alaba-ohiak, eta Guraso erretiratuak.

Katu erakunderen baten Katutegi-Izenik ez duten pertsonei ez diegu katu-ugaltzailerik (antzutu gabeturik) eskaintzen, ezta estalketa zerbitzurik ere.

Egun abisiniar hauek daude eskuragai:

  • Egun ez dugu honelako katurik eskuragai. 2023.ean baliteke izatea.

    Hauetakoren bat eskuragai dagoenean informa zaitzagun nahiko bazenu, mesedez, Gutaz ataleko emailera zure izena eta interesa zehazturik bidali.

  • GURASO ERRETIRATUAK


  • Egun ez dugu honelako katurik eskuragai. 2023.ean baliteke izatea.

    Hauetakoren bat eskuragai dagoenean informa zaitzagun nahiko bazenu, mesedez, Gutaz ataleko emailera zure izena eta interesa zehazturik bidali.

  • OINORDE ALABA-OHIAK


  • Egun ez dugu honelako katurik eskuragai. 2023.ean baliteke izatea.

    Hauetakoren bat eskuragai dagoenean informa zaitzagun nahiko bazenu, mesedez, Gutaz ataleko emailera zure izena eta interesa zehazturik bidali.

Gora igo »


Eskuratzeko Prozedura


Hauek dira gure abisiniar bat eskuratzeko pausuak:

  • 1. Gure Adopzio Galdetegia jeitsi, bete eta helbide elektronikora bidali. Sabinek berak, katutegiko arduradunak, berrikusiko du eta zurekin harremanetan jarriko da oneritisia eman edo sortu lekizkiokeen zalantzak zurekin argitzeko.
  • 2. Itxaron-Zerrendan (beherago dagoena) izena ematea. Hau berez eta konpromezu barik egingo dizugu, galdetegia gaindituz gero.
  • 3. Aukeratu dituzun baldintzak betetzen dituen abisiniarra eskuragarri dagoenean (kumea jaiotzerakoan edo heldua erretiratzerakoan), informatuko zaitugu eta denbora emango zaizu zure interesa berresteko (kumeetan jaio eta 4 asteko denbora, eta helduetan antzutu eta 3 astera).
  • 4. Interesa berresteko bidaliko dizugun Salmenta-Hitzarmena sinatu beharko duzu (loturan eredua daukazu), eta adostutako salneurri osoaren erdia ordaindu gordailu modura.
  • 5. Azkenik, gordetako abisiniarra zurera joan aurretik Salmenta-Hitzarmenaren bigarren erdia ordaindu beharko duzu.

Eskuragarri dauden abisiniar guztien eskuratze prozesu osoa jarraitu ahalko duzu Itxaron-Zerrendan jartzen ditugun oharren bidez.

Edozein zalantza ongietorria izango da Gutaz ataleko email helbidean, whatsappez zein telefonoz.

Gora igo »


Itxaron Zerrenda:


Abilki etxe giroko abisiniar haztegi-katutegian zure katua eskuratu nahiko zenukeela argi badaukazu, eta momentu honetan zure gogoko ezaugarriak dituen katakumerik eskuragai ez badugu, zure aukera bermatu eta arazoak saihesteko, Itxaron Zerrendan lehen bait lehen izen ematea aholkatzen dizugu.

Horretarako gure Adopzio Galdetegia jeitsi, bete eta helbide elektronikora bidali beharko diguzu.


Oharra: COVID-19 pandemiak itxaron zerrenda luzatu badu ere, jendearen lehentasunak ere aldatu ditu, beraz, hurrengo denboraldiko lehen kumaldiaren jaiotzarekin egiten den eguneratzean zerrendan gora arin joatea espero da.


Zbtg. Bezero Izena
& Lekua
Katu kop. Sexua Kolorea
1.
aukera
2.
aukera
1.
aukera
2.
aukera
3.
aukera
2022ko erretiratu-etarako
1.
2.
3.
4.
5.
2022ko kumaldi-etarako
1. Lola R.S.
(Valentzia,
E-EU)
Kume 1 Harra Emea Erbia Urdina Gorrizka
2. Eneko I.L.
(Balmaseda,
EUS-EU)
Kume 1 Harra Emea Erbia Urdina Gorrizka
3. Sebas P.M.
(Bartzelona,
CAT-EU)
2 Kume Har 1 + Eme 1 Erbia Urdina Ez
4. Antonio D.H.
(Decatur,
IL-US)
Kume 1 Emea Harra Gorrizka Erbia Urdina
5. Dario M.M.
(Elche,
E-EU)
Kume 1 Emea Harra Erbia Gorrizka Urdina
6. Firas M.
(Kopenage,
DK-EU)
Kume 1 Emea Ez Erbia Gorrizka Urdina
7. Alyona T.
(Allacant,
E-EU)
Kume 1 Harra Ez Erbia Gorrizka Ez
8. Ruth-A. S.
(Durham,
UK)
2 kume Edozein Edozein Erbia
+Urdina
Erbi
+Gorrizka
2 erbi
9. Patricia S.M.
(Bartzelona,
CAT-EU)
Kume 1 Harra Ez Erbia Ez Ez
10.

Oharra: egun ditugun gurasoen arteko konbinaketek erbi (ABY n), urdin (ABY a) eta gorrizka (ABY o) koloreak sor ditzakete. Beraz, egun ez dugu beix edo oreinkume kolorekorik (ABY p) sortzeko aukerarik.

Gora igo »


Bestelakoak:

Behean gris koloreaz oraindik dauden galderak apurka erantzungo ditugu eta loturak gehituko dizkiegu:

Gora igo »


Bestelako edozein zalantza ongietorria izango da Gutaz ataleko email helbidean. Erantzunak igo ahala irakurri nahi badituzu, beheko laukian zure emaila bidaliguzu.

ABILKI berriak eta eguneratzeak jasotzeko, gure email posta zerrenda anonimora harpidetu!
Horretarako zure emaila beheko laukian idatzi eta bidaliguzu.

Flag Counter
FIFe ASFE

FIFe hazlea ® 2014-2024 .abilki. abisiniar katuak
ASFE bazkidea ® 2013.etik
© 2014-2024 www.abilki.eus