abilki

abisiniarrak

Hasiera: Eskuragai: Guraso Erretiratuak: Info. Gehigarria

Abilki etxe giroko abisiniar haztegi-katutegian zure katua eskuratu nahiko zenukeela argi badaukazu, eta momentu honetan zure gogoko ezaugarriak dituen katakumerik eskuragai ez badugu, zure aukera bermatu eta arazoak saihesteko, Itxaron Zerrendan lehen bait lehen izen ematea aholkatzen dizugu.

Itxaron Zerrendan gehitua izan aurretik goian eskuragarri dagoen Adopzio Galdetegia erantzun eta telefonoz (edo Skypez) hitz egin beharko duzu katutegiko arduradunarekin, Sabinekin. Abilki katuak maitasun, ardura eta denbora askorekin hazi, hezi, trebatu eta gizartekotu egiten ditugunez, balizko jabe berriak gure katuen beharrak ongi ulertzen dituela ziurtatu nahi dugu. Galdetegiko erantzunekin arazorik ez badago, zuzenean eta konpromezu barik Itxaron-Zerrendan gehituko zaitugu.

Bezeroak, hazlearen oniritzira baldintzaturik, itxaron zerrendan duen katuaren gogoko ezaugarriak une oro aldatu ahal izango ditu, aldaketa egiten duen unean beste bezeroren bati kalterik egiten ez zaion bitartean. Bezeroak katu bakoitzaren ezaugarrietan gero eta ordezko aukera gehiago adierazi, aukeratzerako orduan lehentasun handiago izango du. Aldiz izen ematerakoan baztertu duen ezaugarri bat nahi duen beste bezero bat badago, bere zerrendaratzearen ondoren eta bere eritzi aldaketa baino lehen izen emandakoa, ezaugarri berri horretan lehentasuna izaten bigarrena izango litzateke. Taula bertan argi geratuko da, aldaketak onartu zaizkien bezeroek izena errepikatuta izango dutelako, eta beren "aukera berria" aldaketa-eskariaren datarekin eta asterisko batekin agertuko da. Data hori emailez, sms-ez edo whatsappez aldaketa eskatuz formaldu beharko da.

Aukeratu dituzun ezaugarriak betetzen dituen kumea, zuri dagokizun itxaron-zerrendako txandan, jaiotzen denean, zurekin kontaktuan jarriko gara eta, 4 aste geroago, interesa mantentzen baduzu, Salmenta-Hitzarmena beterik bidaliko zaizu. Aste bete izango duzu katua onartzen duzun erabakitzeko. Onarpena Salmenta-Hitzarmena formalduz adierazi beharko da. Hitzarmena adostuta dagoenean, gordailuaren ordainketa gauzatzeko haztegiko banku kontua pasatuko zaizu. Gordailua katuren balio osoaren erdia izango da. Kontuan dirua jaso bezain laster, Itxaron-Zerrendan eta erositako kumearen kumaldiko web-orriko Laburpen-Taulan katua gordeta duzula argitaratuko da.

Gordailuaren eta erosketako baldintzen xehetasun guztiak Salmenta hitzarmen ereduan bertan aurkituko dituzu.

Katuaren balio osoa ordainduta dagoenean, itxaron-zerrendatik kenduko da eroslearen izena eta erositako kumearen kumaldiko web-orriko Laburpen-Taulan katua “etxe berrira doa”-la argitaratuko da.

Atzera itzuli »

ABILKI berriak eta eguneratzeak jasotzeko, gure email posta zerrenda anonimora harpidetu!
Horretarako zure emaila beheko laukian idatzi eta bidaliguzu.

Flag Counter
FIFe ASFE

FIFe hazlea ® 2014-2024 .abilki. abisiniar katuak
ASFE bazkidea ® 2013.etik
© 2014-2024 www.abilki.eus