abilki

abisiniarrak

Hasiera: Gutaz: Euskal Herria

Euskal Bandera Europako Bandera

Euskal Herria, nazioartean, Euskararen izatezko lurraldeari deitzen zaio. Berez, ez du izaera politikorik. 7 lurralde historikok osatzen dute. Historiko deitzen zaie, Frantziar eta Espainiar estatuak asmatu eta sortu aurretik baino lehenago bazirelako. Egun 3 egitura administratibotan zatituta dago: Hiru lurraldek Frantziar Estatuaren baitan Le Pays Basque osatzen dutena (Frantzieraz Euskal Herria esan nahi duena) eta Iparralde izenaz da ezaguna euskaraz, eta Euskal Autonomi Erkidegoa (edo Euskadi izenarekin ere ezaguna) eta Nafarroa Estatu Espainiarraren baitan daudenak. Frantziarrentzat "Euskal Herria" bakarrik esatean Frantziaz ari direla ulertzen dute, eta aldiz espainiarrentzat Espainiaz. Espainian gainera Euskal Herria eta Euskadi nahasteko joera dago, lehenak izaera kulturala du eta bigarrenak politikoa eta gerora sortu zen, ordura arte izaera independentea izan zuten euskal lurraldeak politikoki interes komunak elkarrekin defendatzeko asmoz. Nafarroa Euskadiren sorreran parte-hartzailea izan zen, baina bigarren Espainiar Errepublikaren ondorioz, lehengo, eta Espainiar Diktaduraren ondorioz, gero, Nafarroa ez da egun Euskadiren parte, nahiz eta Espainiar Konstituzioak, aurrekari historikoa aitortuz, Nafarroari baimena ematen dion inoiz, erreferendum bidez hala adieraziko balu, Euskadiren parte berriz izateko. Ondorengo mapek konplexutasun hau ulertzen lagungarriak dira:

Euskal Herria Europan Basque Country's capitols in Basque Basque Country's land administrations - French Source - with BAC Basque Country's land administrations - French Source - with Euskadi Euskal Herria Frantzian

Euskal Herria (Euskararen herria) berezko ezaugarriak ditu, espainiarrak eta frantziarrak ez direnak. Berezko ezaugarri horien ordezkaria dira bereziki Euskara hizkuntza bera eta ikurrina (euskal ikurrina edo euskal bandera):

Eki-01

Azkenik, Frantziar eta Espainiar estatuek Euskal Herria banatu egin bazuten ere, Europar Batasunak elkartu egiten du. Horregatik euskal herritarren artean Europar sentimendua auzoko herritarren artean baino indartsuagoa da. Europar Bandera 47 estutu ordezkatzen dituen Europako Kontseiluak sortu zuen eta berea den arren, Europar Batasunak (horietako 27 estatuz bakarrik osatuta dagoena) ere bandera hori bere bandera ofizialtzat dauka. Ikurrinarekin antzerakoa gertatzen da, Euskal Herria eta euskal kulturaren bandera den arren (7 lurraldeetan presente dagoena), Euskal Autonomi Erkidegoak bere bandera ofizialtzat dauka (egun 3 euskal lurraldek bakarrik Euskadi osatzen duten arren).

Europako Bandera
ABILKI berriak eta eguneratzeak jasotzeko, gure email posta zerrenda anonimora harpidetu!
Horretarako zure emaila beheko laukian idatzi eta bidaliguzu.

Flag Counter
FIFe ASFE

FIFe hazlea ® 2014-2024 .abilki. abisiniar katuak
ASFE bazkidea ® 2013.etik
© 2014-2024 www.abilki.eus