abilki

abisiniarrak

Hasiera: Gutaz

Europar Bandera

Sabin J. Bizkarralegorra Bravo Jauna

emaila:

Telefonoa/Whatsapp: +34 656 755 049

Skype: sabin.abilki (aldez aurretik hitzordua eskatuz)

Kaixo, nire izena Sabin da. Txakur-zaleagoa nintzen 2004.urtean ustekabean katakume kumezurtz bat zakarrontzitik jaso nuen arte, Eki. Txakur jarrera garatu zuen eta horrekin katuen mundu ezezagunarekiko jakin-mina piztu zidan. Dauden 40 bat katu arrazek jarreran ere ezberdintasun nabarmenak badaudela ikasi nuen, eta abisiniar katuen felido basati itxura ederrak eta jarrera oso aktiboak liluratu ninduten. Ekirekin ere katuak trebatu daitezkeela ikasi nuen. Katuek txunditu egin ninduten, eta inoiz katurik hazteko asmorik izango banu abisiniar katuak nire aukera izango zirela argi geratu zitzaidan. Eskerrik asko, Eki, nire bizitzan agertu zinelako! Goian bego. Hona hemen bere argazki bi: zakarrontzitik hartu eta bainatu berritan bata, eta nagusitan bestea.

Eki-01 Eki-02

2010.urtean hazle izatea erabaki nuen eta, Eki alboan nuela, nire lehen abisiniar katu ugaltzailearen bila hasi nintzen. Bidai luzea izan zen, estatu espainiarrean ez dagoelako abisiniar hazle askorik, eta Europako hoberenetakoa ekarri nahi nuen gure europako bazter txiki honetako Euskal Herrira. FIFe munduko katu erakunde handiena ezagutu nuen, harekin ASFE, eta haien jardunaldi eta erakusketei esker, 2012.urtean Europa osoan ospatuko zen Abisiniarren arraza-erakusketa berezi bakarrera joatea erabaki nuen, Danimarkako Fredericia herrira. 21 hazle ezberdinetako 69 abisiniar aurkeztu ziren! Bertan Faby-Cats* haztegiko Mette eta Søren ezagutu nituen, eta gutxira eme bat eskaini zidaten nire haztegiari hasiera emateko: erbi koloreko "Lehena". Ia jarraian urdin koloreko Jina ere gehitu zen, eta pare bat urte geroago harrak.

Etxe giroko haztegiak ez dira etekintsuak, galerak besterik ez dituzte, beraz, hau zaletasun bat besterik ez da. Ogibidez Zientzia Masterdun Herri Ingeniaria naiz. Bilbon bizi naiz nire abisiniar guztiekin, nire familiako zati bailira.

Bilbo Guggenheim Museoa

Webgune honetan pluralean ari gara, izan ere, nire familia osoaren laguntza eta babesa beharrezkoak baitira ABILKI etxe haztegi katutegia egi bihurtzeko. Beraien laguntza eta bisitak etengabeak dira, guztion artean osatzen dugu ABILKI familia.

Beheko harremanetarako datuak erabili zalantzik argitzea beharko bazenu. Pozik erantzungo dizut, ahal dudan ongien.

Sabin J. Bizkarralegorra Bravo Jauna

emaila:

Telefonoa/Whatsapp: +34 656 755 049

Skype: sabin.abilki (aldez aurretik hitzordua eskatuz)

Europar Bandera
ABILKI berriak eta eguneratzeak jasotzeko,
gure email posta zerrendara harpidetu!

Flag Counter
FIFe ASFE

FIFe hazlea ® 2014-2018 .abilki. abisiniar katuak
ASFE bazkidea ® 2013.etik
© 2014-2018 www.abilki.eus