abilki

abisiniarrak

Hasiera: Kumeak

Gure katakumeen, kumaldien eta egitasmoen berri informazio gehiagorako:

Beherago, gure ABILKI abisiniar kumeen gaineko informazio garrantzitsua dago:

Kumeen Informazio orokorra:

Gure katakume guztiak, bi urte baino gazteagoak, gutxienez 4 hilabete dituztela etxe berrietara doaz (batzuetan, FIFe txapelketa batean parte hartu eta gero). Betiere ondorengoekin emango dira (xehetasunak salmenta-hitzarmenean irakurgai >> ):

  • Mikrotxipa.
  • Europar Batasuneko pasaportea.
  • Kanpoko eta barneko bizkarroigabetzea.
  • Felidoen Leukemia birusaren testaren negatibotasun ziurtagiria. Kumeari birus horren aurkako lehen txertoa eman aurretik egiten da, kumearen aita kanpo-estalketa batekoa denean.
  • Bost balioko txertoa (Panleukopenia, rinotrakeitis, calicibirus, felidoen leukemia birusa eta klamidia). Lehen txertoa eta hilabetera emandako bergogoratzea jasoak izango ditu. Etorkizunean kumea etxetik atera gabe heziko bada eta ugalkorrak ez diren beste katuekin biziko bada, urteroko bergogoratze txertaketa Hirubaliokoa eta Felido Leukemiaren aurkakoarenarekin gauzatzea nahikoa izango da.
  • Amorruaren aurkako txertoa. Honek ez du lehen txertoa eman eta hilabete batera emandako bergogoratzerik eskatzen. Txertoa derrigorrezkoa da urtero ematea hegazkinez katuarekin bidaiatu ahal izateko. Kumea herri garraioan bidaiatuko ez badu eta amorrutik aske dagoen herrialdean biziko bada, edota etxetik atera gabe eta kanpoko abereekin (sagu-zahar, sagu, kale-katu, ...-ekin) elkarrekintzik izan gabe biziko bada ez da beharrezkoa bergogoratze txertorik ematea. Amorrua oraindik duen herrialde batean biziko bada, nahiz eta etxetik kanpo ateratzeko asmorik ez izan, badaez bada, amorruaren aurkako bergogoratze txertoa ematea aholkatze da. Hori bai, kasu hauetan hegazkinez bidaiatuko ez badu txertoaren egilearen gomendioa jarraitzea nahikoa da bergogoratze txertoa emateko, normalean 3 urtera izan ohi da.
  • Antzutzea eta Albaitariaren Osasun-Ziurtagiria.
  • Gurasoei egindako froga genetikoen fotokopia.
  • 2 urteko Osasun Bermea. Salmenta-hitzarmen ereduan xeheturik dago.
  • Pedigria
  • Salmenta-hitzarmenaren kopia sinatua. Hitzarmen eredua hementxe ikusgai >>.
  • Jabego aldaketaren Ziurtagiri sinatua.
  • Etxe berrian lehen egunak emateko kumearen kita (pentsu apur bat,are apur bat, bere jatorrizko usaina duen estalki bat, elkarrekintza jostailu bat eta klikagailu bat eta trebaketarako pare bat sari).

Jabe berrientzako Informazioa:

  • Katakumeak beren jabe berriei zuzenean ematen diegu, eta ez dendei, ez denden bitartez, ezta hirugarrengo pertsonen bitartez.
  • Lagunarterako katakumeak aldez aurretik antzuturik emango dira.
  • Katu Erakunderen baten Katutegi-Izenik ez duten pertsonei ez diegu katu-ugaltzailerik eskeintzen, ezta estalketa zerbitzurik ere.

Itxaron Zerrenda:

Ideia oso ona da Abilki abisiniar bat nahi duzula argi euki bezain laister Itxaron Zerrendan izen ematea, gerora ezusteak saihesteko.

Eskuratzeko prozeduraren inguruan argibide gehiago Eskuragai sailean aurkituko duzu.

Bestelakoak:

Behean gris koloreaz oraindik dauden galderak apurka erantzungo ditugu eta loturak gehituko dizkiegu:

Bestelako edozein zalantza ongietorria izango da Gutaz ataleko email helbidean. Erantzunak igo ahala irakurri nahi badituzu, beheko laukian zure emaila bidaliguzu.


Gure katakumeen, kumaldien eta egitasmoen berri informazio gehiagorako:

ABILKI berriak eta eguneratzeak jasotzeko, gure email posta zerrenda anonimora harpidetu!
Horretarako zure emaila beheko laukian idatzi eta bidaliguzu.

Flag Counter
FIFe ASFE

FIFe hazlea ® 2014-2024 .abilki. abisiniar katuak
ASFE bazkidea ® 2013.etik
© 2014-2024 www.abilki.eus