Erroldaturiko etxabereen mikrotxip zenbakiak Europa mailan koordinatzen ditu. Mikrotxip zenbakia beren bilatzailean sartu eta Europako zein Estatutan Erroldatuta dagoen esango dizu eta erroldatze erakundearen esteka eta kontakturako informazioa erakutsiko dizu.
Aholkatzen dizuegu, edozein etxabere (txakur, katu edo udoi) aurkitzerakoan, mikrotxipik duen ikusteko albaitariren batekin edota txip-irakurgailurik duen hazleren batekin, eta webgune honetan emaitzik aurki daitekeen ikustea.
Abilki* abisiniar guztiak daude errolda ofizialean sartuta (nahiz eta Euskadin txakurrak bakarrik egon legez derrigortuta eta, beraz, katuak erroldatzeko txakurren errolda erabili behar dugu), eta jabe berriei beren katu berria beren bizilekuko Europako errolda erakundean ere izen emateko beharrezko paper ofizialak luzatzen dizkiegu.
Euskadin erroldaturiko txip bilatzaileak etxaberearen deitze-izena eta jabearen kontakturako datuak publikoki errazten ditu. Euskaraz eta Espainieraz erabilgarri.
Euskadin bezala, Europako beste leku batzuetan, txakurrak dira erroldatzera legez behartutako abere bakarrak. Hala ere, Abilki-n katu guztiak erroldatzea aholkatzen dugu, Europan barrena katua galduz gero, topaketa asko errazteko.
Aurretik Katu Aholku Bulegoa (Feline Advisory Bureau –FAB) bezala ezaguna eta Nazioarteko Katu Medikuntzako Elkartea (International Society of Feline Medicine -ISFM)-k sortua.
Beren Atik Zrako Osasun Hiztegia oso erabilgarria eta irakur erreza da!
Katuen eritasunen gaineko jarraibide eta irudidun azalpen interesgarriak.
Beren A-Z osasun hiztegia oso erabilgarria eta irakur erraza da.!
Europear Batasunean animaliak garraiatzeko indarrean dagoen legedia.
Katuentzako froga genetiko ugari eskaintzen ditu eta froga bakoitzaren ezaugarriaren azalpen zabala ematen du.
Emaitzen txosten guztiak online baiezta daitezke hementxe (Sartzeko kontu bat izatea beharrezkoa da. Kontua sortzea eta emaitza-txostenak baieztatzea doanik dira).
Beste abere askorentzako frogak ere eskaintzen ditu. Hementxe ikusi.
Katuen eta beste abereen gaineko ikerkuntza asko egiten ditu. Ondorengo informazio interesgarria eskaintzen du:
Europako albaitaritza eskoletako osoenetako bat, ikerkuntza asko egiten. Oraindik ongiegi ulertzen ez diren katu arazoetan Europako kontakturik eguneratuenak eskain litzake.
Ondorengo albaitariak katuetan trebatuak daude eta euren aholkularitza egokia jaso izan dugu:
150 mila hazle eta erakuslerekin munduko katu multzorik handiena da. Atxikimenduz eta araudiz oso ondo antolaturiko elkartea da. Agiri guztiak ofizialak diren 3 hizkuntzetan bakarrik sortzen dira, ingeleraz (EN), alemanieraz (DE) eta frantzieraz (FR). Bere bazkideek beren hizkuntzetara itzul dezakete, baina okerrren aurrean ez dute balio araugilerik.
Momentuko bazkideen onarpenaren bidez, EBko Estatu bakoitzetik eta munduko gainerantzeko Herrialde bakoitzetik erakunde bakar bat eska dezake bazkidetza. Estatu eta herrialde askotan hainbat katu elkarte batu eta federakuntza multzoa sortu dute beren FIFe bazkidetza bakarraren parte izateko, horretarako katu elkarete horien artean egoki koordinatuz. Beste estatu eta herrialde batzuk zentralizaturik daude eta ez dute berekin baturik beste katu talderik beren FIFe Bazkidetzan. FIFe Arauak zorrozki jarraitu behar dute denek eta hala ez egiteak taldea (edo kluba) FIFe-tik kanporatzea ekar dezake. Katu jabeek eta hazleek ez dute zertan beren Estatuari edo Herrialdeari egokituriko FIFe Bazkidean bazkide egin behar. Katutegi izenak bakarrak dira FIFe osorako eta katuen erroldatzea bikain koordinaturik dago.
Abilki katutegia ASFE (FIFe Espainia) elkarteko bazkide da, baina bestelako FIFe taldeekin lan egin du katuen erroldaketa koordinatzeko eta beraiek antolaturiko FIFe katu erakusketetan parte harzteko:
1906.ean sortua, Ipar Ameriketako katu elkarterik handiena da. FIFe (Fédération Internationale Feline) elkartearekin hertsiki lan egiten du .
Ez da horren hedatua. Estatu edo herrialde berdin baterako talde batek baino gehiago izen eman dezake. "WCF-ko bazkide batek, izan talde bakar bat edo federakuntza bat, bere zereginetan independienteki jarduten du (A member of WCF, whether a single club or a federation, acts independently in his business)". Beraz, bere erakundea ez dago beste katu elkarteak bezain batua eta arautua.
Egilea:Darlene Arden
Argitaletxea: Howel Book House
Hizkuntza: EN
ISBN: 978-0-470-64167-5
Argitalpena: 1. argitalpena (2011)
Nahiko liburu eguneratua, katu bat nola zaindu edonork jakin beharrekoen inguruan. Irakur erreza. Beharrezkoa jabe berrientzako!
Egilea:Josiane Thiriot
Argitaletxea: De Vecchi
Hizkuntza: ES (itzulpena)
ISBN: 978-84-315-3815-6
Argitalpena: 1. argitalpena (2008)
Abisiniar katuei buruzko liburu ilustratu oso ona.
Egilea: Debra M. Eldredge, DVM
Argitaletxea: Howell Book House
Hizkuntza: EN
ISBN: 978-0-470-09530-0
Argitalpena: 3. argitalpena (2008)
Albaitariak ez direnentzako katu albaitaritzako liburu oso ona. Informazioa erraz topatzeko antolaturik.
Egilea: Pam Johnson-Bennett
Argitaletxea: Penguin Books
Hizkuntza: EN
ISBN: 978-0-14-311979-1
Argitalpena: 2. argitalpena (2011)
Katu izaera ulertzeko liburu hoberena. Xehetasunez irakurtzeko ohiturarik ez dutenentzako agian apur bat trinkoegia.
Egilea: Pam Johnson-Bennett
Argitaletxea: Penguin Books
Hizkuntza: EN
ISBN: 0-14-200475-8
Argitalpena: 1. argitalpena (2004)
Katu bat baino gehiago eduki edo izango dutenentzako ikuspegi bikaina.
Egilea: Pam Johnson-Bennett
Argitaletxea: Penguin Books
Hizkuntza: EN
ISBN: 978-0-14-311250-1
Argitalpena: 1. argitalpena (2007)
Katu jarrera arazoak ulertu eta bideratzeko liburu bikaina.
Egilea: J. Anne Helgren
Argitaletxea: Barron's
Hizkuntza: EN
ISBN: 978-0-7641-6580-1
Argitalpena: 2. argitalpena (2013)
Arraza katu bat aukeratzeko liburu lagungarriena. Katu mota bakoitzaren azalpen osatua du, eta bakoitzaren ezaugarrien laburpen taula bikaina! Atal hauek irakurri beharrekoak dira:
Egilea: Angela Rixon
Argitaletxea: Wellfleet Press
Hizkuntza: EN
ISBN: 978-0-7858-0364-5
Argitalpena: 1. argitalpena (1995), 2010.ean berrargitaraturik
Sarrera ataletako 54 orrialdeetan arrazadun katuen inguruko arlo guztiak bikain laburbiltzen ditu. Erditzeen aurreikuspen taula interesgarria dauka. Katuen mota bakoitzeko argazki onak ditu, baina hauen azalpena eskasa da.
Egilea: Bernard-Marie Paragon (...)
Argitaletxea: Royal Canin
Hizkuntza: ES (itzulpena)
ISBN: Royal Canin
Argitalpena: 1. argitalpena (2011)
Europar Batasuneko Frantziar Estatuko Alfort Albaitari Eskolaren laguntza handia izan duen liburua da. Katuaren fisionomia eta genetika ongi ulertzeko irudi bikainak ditu. Baina katu motak ongi ezagutu eta aukeratzeko ez da ona.
Egilea: Dan Rice, DVM
Argitaletxea: Barron's
Hizkuntza: EN
ISBN: 0-8120-9764-5
Argitalpena: 1. argitalpena (1997)
Katu hazleentzako liburu hoberenetakoa.
Egilea: Carolyn M. Vella (...)
Argitaletxea: BH (Butterworth-Heinemann)
Hizkuntza: EN
ISBN: 978-0750640693
Argitalpena: 4. argitalpena (1999), 2005.ean 5.ez berrinprimaturik.
Katu genetikaren inguruko liburu bikaina eta hoberena!
Egilea: Melinda Johnson
Argitaletxea: Karen Pryor Clickentraining
Hizkuntza: EN
ISBN: 978-1-890948-15-3
Argitalpena: 1. argitalpena (2004)
Klikatze Trebaketa beste ikaste metodoen artean non dagoen kokatuta bikain azaltzen duen Klikatze Liburu hoberenetarikoa. Edozein abere trebatzailek atal hauek oso interesgarri izango ditu:
Egilea: Karen Pryor
Argitaletxea: Scriber
Hizkuntza: EN
ISBN: 978-0-7432-9776-9
Argitalpena: 1. argitalpena (2009)
Kontakizunen bitarteaz Karen Pryor trebatzaileak klikagailu bidezko trebaketaren oinarriak azaltzen ditu eta, berrindartze baikor bidezko trebaketaren aintzindaria eta klikatze trebaketaren sortzailea denak trebaketa mota hau animali ezberdinetan erabiliz ikasitakoa azaltzen du.
Kontuz!: Liburuak weborria dauka, atal bakoitzarentzako ikusentzunezko gehigarriez beterik (www.reachingtheanimalmind.com ). Espainierazko itzulpenean aipatu ere ez da egiten!
Egilea: Karen Pryor
Argitaletxea: KNS Ediciones
Hizkuntza: ES (itzulpena)
ISBN: 978-84-937-4565-3
Argitalpena: 1. argitalpena (2011)
Kontakizunen bitarteaz Karen Pryor trebatzaileak klikagailu bidezko trebaketaren oinarriak azaltzen ditu eta animali ezberdinetan erabiltzerakoan abereen berrindartze baikor bidezko trebaketaren aintzindariak eta klikatze trebaketaren sortzaileak, trebaketa mota hau animali ezberdinetan erabiliz ikasitakoa.
Kontuz!: Liburuaren espainerazko bertsioan ez da aipatzen liburuak duen weborria, atal bakoitzarentzako ikusentzunezko gehigarriez beterik dagoena! (www.reachingtheanimalmind.com )
Egilea: Karen Pryor
Argitaletxea: Karen Pryor Clicker Books
Hizkuntza: EN
ISBN: 978-18-909-4807-8
Argitalpena: 1. argitalpena (2001)
Katuekin modu errazean trebatzen hasteko liburua.
Egilea: Christine Hauschild
Argitaletxea: CADMOS
Hizkuntza: EN (itzulpena)
ISBN: 978-0-85788-400-8
Argitalpena: 1. argitalpena (2011)
Katuekin osotasunean trebatzeko liburua.
Egilea: Peggy Tillman
Argitaletxea: Karen Pryor Clicker Book
Hizkuntza: EN
ISBN: 978-18-909-4808-5
Argitalpena: 8. argitalpena (2000)
Txakurrekin osotasunean trebatzeko liburua.
Egilea: Karen Pryor
Argitaletxea: Sunshine Books
Hizkuntza: EN
ISBN: 978-18-909-4804-7
Argitalpena: 4. argitalpen hedatua (2000)
Karen Pryor-en izurde trebatzaile garaiko biografia.
ABiLKI katutegiak ez du hauetako inoren sustapenik jasotzen.
Trebaketaren inguruko eskaintza zabala.
Ondorengo guztiek lagundu digute abisiniar katuez ikasten eta oso eskerturik gaude, nahiz eta batzuetan katuak eta abisiniarrak hazteko irispide ezberdinak izan ditzakegun.
Katutegia | Norena | Nongoa |
---|---|---|
Faby-Cats | Mette & Søren | Odense (Danimarka, EU) |
Abylicius | Lesley & Maurice | Amsterdam (Herbehereak, EU) |
Aucuparias | Jan & Jan | Stockholm (Suedia , EU) |
Habashat | Emilia & Masimo | Milano (Italia, EU) |
Highgait's Paws | Mindy & Dave | Clintondale (NY, US) |
Meynac | Nathalie | Beylongue (Frantzia, EU) |
Quodlibet | Maria Gracia & Ricardo | Milano (Italia, EU) |
Raul Buho | Raul | Valencia (Espainia, EU) |
Solarian | Chiara | Milano (Italia, EU) |
Katu Mota | Katutegia | Jabea(k) | Lekua |
---|---|---|---|
BEN - Bengaliar katua | Mageia Bengal | Luisa & Domingo | Motril (Espainia, EU) |
MCO - Main Coon | HispanoCoon | Hannelore | Toledo (Espainia, EU) |
NFO - Norvegiar Basakatua | Nabatea | Carol & Saul | Logroño (Espainia, EU) |
RUS - Errusiar (katu) Urdina | Cornettos | Fernando | Irun (Euskal Herria, EU) |
RUS - Errusiar (katu) Urdina | Kiksant | Teresa & Moises | León (Espainia, EU) |