ABILKI etxe-katutegia emeekin hasi zen. Danimarkako FABY-CATS haztegitik etorritako Lehena (Isolde) eta Jinarekin. "Mila esker/ Mange Tak", Faby-Cats katutegiko Mette eta Søren!!
Haute erbi koloreko emea da, energiaz betea. Abilki katutegian jaiotako lehen kumea da. Berari esker 2015eko Munduko FIFe Txapelketara joateko txartela izan genuen!
Bihurri erbi koloreko Gazte Txapeldun (JW) emea da, oso bizkorra, ausarta eta adiskidetsua. Egoera berrien aurrean ikusmin handiena duena. Jina emearen lehen kumaldian jaio zen.
Ilun erbi koloreko emea da, erbi kolorea biziki iluna duena. Jina emearen lehen kumaldian jaio zen.
Larain erbi koloreko emea da, gorrizka (sorrel) kolore bizia duena. Haute emearen lehen kumaldian jaio zen.
Jina urdin koloreko eme ederra eta Txapelduna (CH) da. Daniar jatorria du eta Danimarkako FABY-CATS* haztegian jaio zen. "Mila esker/ Mange Tak", FABY-CATS* katutegiko Mette eta Søren!
Isolde (Lehena ezizenez) erbi koloreko eme txiki ederra eta Nazioarteko Txapelduna (IC) da. Trikimailu gehien ikasita dituen eme bizkorra. Daniar jatorria du eta Danimarkako FABY-CATS* haztegian jaio zen. Lehena deitzen diogu, Eskandinavian "Lena" emakumezko ohiko izena delako eta euskaraz, beretsu ahoskatuz, "Lehenengoa" esan nahi duelako. Berari esker sortu izan zen ABILKI* etxe giroko katu haztegia. "Mange Tak - Mila esker", FABY-CATS* katutegiko Mette eta Søren!