Gurasoak:
Jaioteguna: 2019-3-04 (65 kumedunaldi egun)
Sortutako Osaera:
Kumaldi honen xehetasun gehiagorako »
Bilduma honen edukia argazki berrienetatik zaharrenetara antolaturik dago:
Argazki bildumen aurkibide nagusira itzultzeko »
Oharra: Handitzeko, argazki batean gainean klikatu.
2020/urria
2020/uztaila
2020/ekaina
2019/abendua
2019/9/19.o1
2019/9/04.a3
6 hilabete bete berri eta dagoeneko Bihurri, ama, baino handiagoa da Handi. Harra izanik, antzututa badago ere, oraindik apur bat gehiago hasiko da. Larru kolore eta belarri ederrak ditu, eta buztana luze eta sendoa oso. Jolastia da eta etxe berri bat topatzeko irrikitan dago! :D
2019/8/19.a1
Azkar dagoeneko bere etxe berrian dago Madrilen, poz pozik, Antonio eta Virginiarekin!
2019/6/04.a2-tik 6/10.a1-era
Azkar (9a ), Handi (9c), Haute (1a)
Albaitarian, kumeen bigarren txertaketa jasotzeko prest: amorruaren aurkako txertoa eta Bost-baliokoaren lehen gogoratze txertoa. Berriz ere oso zintzo izan dira! :D
Gogoratu bostbaliokoaren edo hirubaliokoaren 3 astera egin beharreko gogoratze txertorik gabe, txertoa ez dela eraginkorra!
'Izeko' Hautek lagundu die bere berrikusketa eginez.
2019/5/28.a2-tik 6/03.a1-era
Azkar (9a), Handi (9c), Bihurri (2d)
Azkar atzapargailu maldakatua suntzitu eta gero, kamera eraisteko prest! Handi bere pausuak jarraitzen saiatu da!:D
Handi (9c), Azkar (9a)
Handi eta Azkar atzeden zaharra hartzen berriak irakurtzen ari den gizakiaren gainean eta ondoan, hurrenez hurren. :D
2019/5/14.a2-tik 5/27.a1-era
2019/5/14.a2-tik 5/20.a1-era
Azkar (9a), Handi (9c)
Albaitarian, beren lehen txertaketa jasotzeko prest. Bost baliokoaren lehen txertoa (Panleukopenia, rinotrakeitis, calicibirus, felidoen leukemi birusa eta klamidia). Oso zintzo izan dira! Kexarik eta egozkortasunik ez! :D
2019/5/07.a2-tik 5/13.a1-era
Azkar (9a)
Bere atzaparrak mozten. Ez da beharrezkoa, baina orain egitean nagusitan egitea errazten du.
Handi (9c)
Bere atzaparren txanda. Azkar baino egozkorragoa da, baina apurka bera ere ohitzen doa. :D
2019/4/23.a2-tik 4/29.a1-era
Handi (9c), Azkar (9a), Bihurri (2d)
Hasieran Handi Azkarrekin harrapaketan jolasten, eta gero Azkar Handirekin.
Handi (9c), Azkar (9a)
Pentsu lehorrerako trantsizioa egiten, RoyalCaninen katakume mousse-arekin nahastuz.
2019/4/16.a2-tik 4/22.a1-era
2019/4/09.a2-tik 4/15.a1-era
2019/4/02.a2-tik 4/08.a1-era
Bihurri, Azkar (9a), Handi (9c)
Bihurri hain dago gustura, trikimailuak laztanen truke egiten dituela. :D
2019/3/26.a2-tik 4/01.a1-era
Handi (9c), Azkar (9a)
Azkar kabitik ateratzen lehen aldia! Arrastaka! Handi ez da ausartzen jauzia egiten baina, nahiz eta 4 hanketan zutik bere anaia baino askoz trebeago dabilen.
Handi (9c), Azkar (9a)
Handik kabitik atera nahi du, baina jauziaz beldur da. Laguntza txikia jasotzen du beldurrari aurre egin eta lehen aldiz “bere kabuz” ateratzeko. Behi
Handi (9c), Azkar (9a)
Okertutako kartoi atzapargailua erabilita (argazkiaren ezkerrean) sofara igotzea gogoko dute.
Azkar (9a ), Handi (9c)
Handik dagoeneko bere kabuz janari solidoa gogotsu jaten. Azkarrek oraindik aurkezpen laguntza behar du.
2019-3-25.a1
Azkar (9a ), Handi (9c)
Azkar ez dabil zutik, lau hanketan, baina arrastaka bada ere, kabitik kanpo mundua ezagutzeko irrikitan dago.
2019-3-24.i
2019-3-25.a1
2019-3-19.a2
2019-3-16.L
Kumeek 3 titipunta erabiltzen dituzte, ongi jarraitzen dute pisua irabazten eta biberoia ukatzen hasi dira. Ama eta kumeak jada autonomoak dira! Orain lan guztia kumeekin Bihurrik egingo du, eta gure lan guztia ama ongi zaintzera bideratuko da! :D
2019-3-10.i
Bi kumeak ongi daude pisua irabazten eta Bihurrik primeran zaintzen ditu.
2019-3-08.o2
Bigarren titipunta erabiltzen hasi da Handi (9c.kumea). Borrokak akabo! Biberoiak gutxitu ahalko dira orain. :D
2019-3-07.o1
Azkar(9a. kumea) ere titia edaten hasi da! Titipunta berdinagatik burrukatzen/txandakatzen dira. Eskuz beste bi titipunta estimulatuko dira eta bien bitartean biberoiagaz formula ematen jarraituko da.
2019-3-06.a3
Bihurri ongi suspertzen doa eta azkenean kumeak onartu ditu! Handi (9c. kumea) titietako bat erabiltzen hasi da. Hala ere, biberoiekin formula ematen jarraituko da.
2019-3-04.a1
Azkenean kumeak zesarea bidez erditu behar izan dira. Tamalez 2 kume bakarrik atera dira bizirik. Bihurrik hasieran ez ditu onartu, baina Hautek bai harez ordez. Hautek duela 2 aste kumea galdu zuen eta oraindik esne apur bat du. Baina kumeek titietatik esnea edaten ez dutenez, biberoi bidez katuentzako formula berezia eman zaie Hautek garbitu eta bero mantentzen dituen bitartean.
2019-03-03.i
Erditzea gertu dago eta kabia erabiltzen hasi da.
2019-03-01.o2
Erditzea gertu dago eta Bihurri gero eta mimotiago ageri da.
2019-02-25.a1
X-izpi argazkietan kumeak ondo garatuta daudela ikusten da.
2019-01-21.a1
Ekografietan 4 kume bidean direla ikusten da.